Zestoa eta Ekainberrira txangoa
Otsailaren 12an, asteazkena, DBH 1. mailako ikasleak Zestoara joan ginen, Ekainberri erreplika ezagutzera eta bertan tailer ezberdinak egitera. Herrian zehar galdera joko bat egin ostean, Ekainberrira oinez paseoan joan ginen eta bertan bisista gidatua eta su, ehiza eta labar-arte tailerra egin genituen. Esperientzia ederra eta aberasgarria izan zen!






