Proiektuak I Hizkuntzalaritza eta Nazioartekotasuna
HIZKUNTZA NORMALKUNTZA
HIZKUNTZA NORMALKUNTZA PROIEKTUA
Hizkuntza Normalkuntzarako lantaldearen eginkizun nagusia ikasleen artean euskararen erabilera eta euskararekiko atxikimendua sustatzea da eta irakasleen artean gainera euskararen erabileran kontzientzia hartzea; gure xedea Institutua herriko arnasgune bilakatzea da.
Bistan da, azken hamarkadetan, euskarak geroz eta presentzia zabalagoa eskuratu duela hezkuntza munduan, baina, bada oraindik ere, hutsune franko eta bide luzea egiteko. Legeak hala aginduta, derrigorrezko hezkuntza bukatzean, ikasleek komunikazio maila egokia erdietsi behar dute erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan. Tamalez, ikasle askok eta askok zailtasun handiak, eta ezintasunak, dituzte oraindik ere euskaraz, ahoz zein idatziz komunikatzerako orduan. Ezintasun horren jatorrian afektibitate falta egon daiteke; euskararen erabilera institutura mugatzen da ikasleen artean, ikasle gehienak, inkontzienteki euskara kontu ezkorrekin lotzen dute: azterketak, lanak, etxerako lanak, derrigortasuna… Horrek eragiten du ikasleek euskarari buruz ezer jakin nahi izatea, horregatik komunikatu ahal izateko maila ona emateaz gain euskara maitatzen lagundu behar diegu, horrela erabilera areagotzeko, esparru akademikoan eta hortik kanpo, azken finean, hizkuntzak direlako erabiliaren erabiliaz higatu baino zorrozten diren tresna bakarrak.
Hortaz, asmo horrekin, kurtsoak iraun bitartean, hamaika ekintza eta kanpaina egingo ditugu eta Institututik kanpo egingo direnetan ere hartuko dugu parte aktiboki. Besteak beste:
- Egunean behin lehiaketa
- Hainbat txapelketen antolakuntza (kirola, xakea…)
- Berbakafea eta Jolasen Txoko
- Euskararen eguna
- Escape room jolasa
- Oihan Vega DJ
- Irratigintza
- Korrika eta Euskaraldia
Informazio gehiagoren bila bazabiltza, joan gure web orrira:
Alde batetik Proiektua beraren dokumentuak eta baita antolatzen diren ekintzen inguruko berriak aurkituko dituzu bertan..
Espero dugu bilatzen duzuna bertan aurkitzea. Horrela ez bada, idatzi normalkuntzaproiektua@barandiaran.biz helbidera eta saiatuko gara laguntzen.
INFORMAZIO GEHIAGO
NAHI DUZU?
Informazio gehiago nahi izanez gero, bete hurrengo formularioa.