HBSP, jarduera inklusiboak erabilita ikasleen arteko oztopo sozio-ekonomikoak murrizteko, eta ondorioz, aniztasunari erantzun bat emateko pentsatutako errefortzu programa da.
Hezkuntza Berariaz Sendotzeko proiektua (HBSP) martxan daukagu institutuan, zehazki gizarte- edo kultura-egoera zailetan dauden edota eskolan moldatzeko zailtasun handiak dituzten DBHko lehen eta bigarren mailako ikasleekin. Irakasleek hezkuntza-ekintza zehazten duen proiektu inklusiboa diseinatzen dute ikasle hauentzat. Programa ingurune arruntetan garatuko da, inklusibotasunean oinarrituta. Indartze programa honek bigarren irakasle baten presentzia baimentzen du irakasgai instrumentaletan: Euskera, Gaztelania eta Matematikak.
INFORMAZIO GEHIAGO
NAHI DUZU?
Informazio gehiago nahi izanez gero, bete hurrengo formularioa.