Bizikasi ekimenak lagundu nahi du ikastetxeak elkarbizitza positiborako espazio seguruak bilakatzea, hau da, inolako jazarpen-egoerarik onartuko ez dutenak. Izan ere, hori lortzea ezinbestekoa da hezkuntza sistemaren xede nagusia betetzeko: ikasle guztien garapen pertsonalean lagundu eta konpetentziak eta tresnak ematea herritar aktibo eta arduratsu gisa parte har dezaten gizartean.
Horretarako, gai honetan prestakuntza espezializatua duten irakasle talde batek BAT TALDEA osatzen dute. Bizikasi protokoloa abian jartzeaz arduratzen dira, eskola-ingurunean jazarpen-susmo txikiena dagoenean.
HELBURU NAGUSIA: ikastetxea indarkeriarik gabeko gunea izatea da.
INFORMAZIO GEHIAGO
NAHI DUZU?
Informazio gehiago nahi izanez gero, bete hurrengo formularioa.