Proiektu honek aukera ematen die ikasleei diziplina zientifiko eta tekniko desberdinetan bereganatzen ari diren ezagutzak praktikan jartzeko, krimenaren eszenan jasotako ebidentziak aztertzeko eta epaimahai aditu baten aurrean defendatu beharko dituzten ondorioak ateratzeko. Horrela, ikasleek ikaskuntza integrala esperimentatzen dute eta laborategia bizitza errealari lotutako lankidetza-espazio bihurtzen dute.
Web-orri bat eta proiektuaren aurkezpen-bideo bat sortu dira, eta esteka hauen bidez eskura daitezke:
Abenduaren 13an, BARANDIARANeko ikasleak, beste ikastetxe batzuekin batera, Ertzaintza bisitatzera joan giñen. Polizia Zientifikoaren unitateek nola lan egiten duten ikasi genuen han, eta bisita birtuala egiteko aukera izan genuen. Proiektu honekin erakusten digute unitate guztiek batera lan egiten dutela mota guztietako kasuak ebazteko, talde-lana sustatuz. Oso interesgarria!
INFORMAZIO GEHIAGO
NAHI DUZU?
Informazio gehiago nahi izanez gero, bete hurrengo formularioa.