FORENSIC SCIENCE PROIEKTUA ERTZAINTZAREN KOMISARIA NAGUSIAN AURKEZTU DUGU
Informazio gehiago berri barruan
Gaur, ekainak 6, amaitutzat eman dugu Forensic Science proiektua, ikasturte honetan Anatomia Aplikatua irakasgaian egin dugun ikerketaren emaitzak Ertzaintzaren Komisaria Nagusian aurkeztuz. Hasi ginen Ariane eramten Bilboko Itsas Museoan liburu zahar baten lapurretaren simulaziora ikustera. Ondoren, beste lapurreta bat simulatu genuen zentroan, eta, aurkitu genituen ebidentziekin eta laborategiko lanarekin, lapurretaren erantzulea nor zen jakin genuen. Gaur zen eguna Maiderrek eta Arianek emaitza horiek Erandioko polizia-etxeko polizia zientifikoaren aurrean aurkeztu behar zituztena. ETA OSO ONDO EGIN DUTE! Eskerrik asko esperientzian parte hartu duzuen guztioi.


