Proiektuak I Digitalizazioa eta Berrikuntza
IKASTETXEAREN PROIEKTU DIGITALA
IES JM Barandiaran BHlk digitalizazioaren aldeko apustu sendoa egin zuen orain dela urte batzuk, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT) lehentasunezkoak baitira irakaskuntza-ikaskuntza prozesuari, ikastetxearen kudeaketari eta familiekiko komunikazioari begira.
Digitalizazio-prozesu hori duela urte batzuk sortu zen, ikastetxearen digitalizazioa eta ikastetxearen hornidura informatikoaren modernizazioa ezinbestekoak direlako irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesua eraginkorragoa izan dadin. lrakaskuntza modernoak planteatzen dituen erronkei aurre egiteko azpiegitura egokia behar genuen. Horretarako, lehentasunezkoa zen ikastetxearen digitalizazioa bultzatzea, heldutasun teknologikoko eta Sare_Hezkuntza Gelan proiektuetan parte hartuz. 2018an, Heldutasun Teknologikoaren Planaren barruan Maila Ertaina gainditzeak Sare Hezkuntza Gelaren deialdian parte hartzeko aukera eman zigun.
Orduz geroztik, gure proiektu estrategiko guztietan jasota dagoen bezala, ikastetxearen helburu nagusia zentroaren heldutasun teknologikoaren maila sendotzea eta handitzea izan da, zehazki ikasleen eta irakasleen gaitasun digitala, baita irakaskuntza-, kudeaketa- eta komunikazio-prozesuetan baliabide digitalen erabilera-maila ere. Ikasturteko helburu nagusia da ikastetxearen proiektu digitala garatzea, institutuaren beharrei erantzunez, eta irakasleen gaitasun digitala akreditatzeko bidea irekitzea.
Digitalizazio zentroak duela urte batzuk abiatu zuen prozesua da. Gaur egun, ikastetxea berrikuntza metodologikoko prozesu batean murgilduta daga. Prozesu horren barruan sartzen dira material digitalak prestatzea eta erabiltzea, ikaskuntza kooperatiboa abian jartzea, ikasgelan IKT tresnak gero eta sarriago erabiltzea eta ikastetxean erabiltzen diren baliabideak eta plataformak (irakasleak, ikasleak eta familiak) ezagutzen eta erabiltzen direla bermatzea. Prozesu horretan dinamizatu, lagundu eta batera joateko asmoz, IKT batzordeak formakuntza-plan antolatu du, irakasleek IKT tresnak gelan erabil ditzaten. Gainera, azken ikasturteetan barne eta kanpoko komunikazioa modu erabakigarrian bultzatu da hainbat tresna informatikoren bitartez. Bestalde, teknologia eta pedagogia-aldaketek bat egin behar dute, metodología, teknologia eta espazioa irakaskuntza moderno eta eraginkorrerako funtsezko oinarriak baitira. Horregatik, premiazkoa da hiruretan neurri berean zentratzea.
lkastetxeko Proiektu Digitalari esker, azken urteotan ikastetxeak digitalizaziorantz eman dituen urrats guztiak dokumentu bakar batean eta modu egituratuan jaso ahal izango ditugu, eta etorkizunari begira prozesuaren jarraipena egitea erraztuko digu. Plan horretan digitalizazioarekin zerikusia duten atal eta premia guztiak jasota geratuko dira. Zentzu horretan, lkastetxeko Proiektu Digitala digitalizazioarekin zerikusia duten alderdi guztiak biltzeko, helburuak eta hobekuntza-arloak ezartzerakoan erreferentzia gisa balioko digu .
INFORMAZIO GEHIAGO
NAHI DUZU?
Informazio gehiago nahi izanez gero, bete hurrengo formularioa.