XVIII. GEOLOGIA OLINPIADAREN GARAILEAK
Ikasleek 3 probari aurre egin behar izan zioten: lehenengoa, 40 galdera zituen test erako proba teorikoa, bigarrena, arroka, mineral, egitura eta fosil desberdinak identifikatzeko 10 laginez osatutako test-motako proba praktikoa, eta hirugarrena, galdera-erantzunen kanporaketa-jokoa. Azken proba horretara aurreko bi probetan…
26-27 IKASTURTEAN HAUR HEZKUNTZAN, LEHEN HEZKUNTZAN ETA DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZAN IKASLEEN ONARPENA
Eskabideak eta egiaztagiriak aurkeztea: otsailaren 2tik 13ra. Eskatzaileen zerrenda argitaratzea: martxoaren 4a. Behin-behineko zerrendak argitaratzea: martxoaren 24a. Informazio guztia azpian duzuen loturan.
ERASMUS+IKASLEAK BERLINEN
Aurten Berlinera bidaiatzeko aukera izan dute gure Batx 2ko 9 ikaslek Erasmus+ programaren barruan. Bertan \"Europear Hiritartasuna\" lantzeko beta izan dute ikasle alemanekin batera, bai institutuan bertan edota txangoetan ere. Esperientziaren ondoren, ikasleek aurkezpen bat prestatu zuten etorkizuneko Erasmus gaztetxoentzat.…
ERASMUS+ IKASLEAK ITALIAN
Jasangarritasuna izan da gure Batx 1eko 14 ikaslek landutako gaia bai Italian eta bai ondoren Leioan, gure artean. Talde bikaina sortu dute aurtengo ikasleek, bai pertsonalki eta bai lanerako jarreran. Zorionak guztioi!
ERASMUS+IKASLEAK POLONIAN
Ikasle hauek EPAS proiektuan aktiboki lan egiten dute eta horregatik bertan \"Europear Hiritartasuna\" lantzeko beta izan dute ikasle poloniarrekin batera, bai institutuan bertan edota txangoetan ere, Auschwitz konzentrazio esparrura, besteak beste. Laister Leioan ongietorria emango diegu eta horrela elkartruke arrakastatsu…
BARANDIARAN IKASTETXEAK ESTRASBURGON OSPATUTAKO EUROSCOLA SAIO BATEAN PARTE HARTU ZUEN
24 ikasle eta 3 irakaslek bidaiatu zuten azaroaren 27tik 29ra Frantziako hiri eder honetara eta europarlamentarien azalean jarri ahal izan ziren, euren iritzia eta ikuspuntuak emanez Europatik etorritako beste 800 ikasleren aurrean. Esperientzia ahaztezina denontzat!


