skip to Main Content
JARRAITU: | ALBISTEAK

XVIII. GEOLOGIA OLINPIADAREN GARAILEAK

1. Batxilergoko osasun-zientzietako Aitzol Bilbao Alcalde eta Lier Elorriaga García ikasleak Euskal Autonomia Erkidegoko XVIII. Geologia Olinpiadara aurkeztu ziren otsailaren 13an. Geologia Olinpiadan parte hartzeaz eta bertako giroaz gozatzeaz gain, Bizkaiako eta Gipuzkoako beste 70 ikasleren artean, lehenengoa eta bigarrena geratu ziren, hurrenez hurren. Laster estatu mailako finala Vigon izango dute. ( informazio gehiago berriaren barruan)

Ikasleek 3 probari aurre egin behar izan zioten: lehenengoa, 40 galdera zituen test erako proba teorikoa, bigarrena, arroka, mineral, egitura eta fosil desberdinak identifikatzeko 10 laginez osatutako test-motako proba praktikoa, eta hirugarrena, galdera-erantzunen kanporaketa-jokoa. Azken proba horretara aurreko bi probetan emaitzarik onenak lortu zituzten lau ikasleak heldu ziren eta lau akats egiterakoan, ikaslea jokutik kanporatua zen, ikasle bakarra gelditu arte.

Goiza proba hauek egiten igaro ondoren, Aitzol izan zen Olinpiadaren garailea eta Lier, berriz, bigarrena. Txalotzekoa benetan bi ikasle hauena! Zorionak! Geologiaren inguruan duten ezagutza-maila aparta erakusteaz eta praktikan jartzeaz aparte, euren inguruan dagoen ingurumenaz duten jakinmina adierazteko eta asetzeko aukera ezin hobea ere izan zuten.

Orain, biak, Vigon ospatuko den Geologia Olinpiadako fase nazionalaren partaideak izateko abagune paregabea dute, Bizkaia eta Gipuzkoako ordezkari gisa. Zorte on eta egurra!\”

Dokumentu eta loturak
      Back To Top
      Loading
      This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.