STEAM EKIMERAREN ZIGILUA BARANDIARANI!
I.E.S. Barandiaran B.H.I. institutoak STEAM ZIGILUA lortu du ikasturte honetan. Zigilu horrek Eusko Jaurlaritzak emandakoa da eta zientzia, teknologia, ingeniaritza, arte eta matematika arloak hartzen ditu (STEAM, (Science, Technology, Engineering, Arts and Mathematics). Informazio gehiago http://www.steam.eus webgunean.
Aurkeztutako proiektua DBHko 3. mailako ikasleek 2023/2024 ikasturtean egindakoa izan da. Bertan, erronka bat planteatzen zitzaien, eta horri erantzuna eman behar zioten, sormena, ezagutza teknikoak eta talde-laneko teknikak erabiliz. Hautatutako konponbidea negutegi domotizatu bat sortzea izan zen. Proiektua garatu bitartean, proiektu teknologikoaren urrats guztiak jarraitu behar izan zituzten azkeneko ekoizpena sortu arte, negutegi domotizatu baten maketa.
Negutegiak euri-ura biltzen du, iragazki natural batetik pasarazten du eta ponpa hidrauliko bat dagoen ontzira iristen da. Eraikinaren barruan marrubi-planta bat dago, eta bertan hezetasun-sentsore bat sartzen da. Sentsore horrek aktibazio-seinalea emango dio ponpa hidraulikoari eta hau aktibatzerakoan, ponpa horrek landarea ureztatuko du. Gainera, proiektuak LED batzuk aktibatzen dituen tenperatura-sentsore bat dauka. Honek gainera, tenperatura altua denean haizagailu bati martxan jartzeko seinalea bidaltzen dio eta tenperatura baxua bada, lanpara bati pizteko seinalea bidaltzen dio.
Azkenik, STEAM azoka ospatu zen, non ikasleek beren proiektuak azaldu zizkieten DBHko 1. mailako ikasleei, eta proiektuak azaltzeko bideoak sortu zituzten hainbat hizkuntzatan.
https://youtu.be/
https://youtu.be/