LEIOAKO JOSE MIGUEL BARANDIARAN INSTITUTUA, EUROPAKO PARLAMENTUKO ESKOLA ENBAXADOREA
Leioako Jose Miguel institutua Europako Parlamentuko eskola enbaxadorea da. Herri Irratiko "Europan Zehar" saioak esperientzia hau hurbildu die gaur entzuleei. Proiektuko koordinatzaileak eta DBHko laugarren mailako zenbait ikaslek euren bizipenak partekatu dituzte Europar Batasunaren eta bere demokrazia parlamentarioaren ezagutza gazteenen artean sustatu nahi duen hezkuntza proiektu honetan.




