HEZIKETA ZIKLOEN MATRIKULAZIOA: MATRIKULAZIO DATAK. OHIKO ETA EZOHIKO ALDIAK
II. fasea, uztailaren 17an
III. fasea: uztailaren 19tik 22ra, 14:00etan
Informazio gehiago berri barruan
Ohiko aldia
Fase bakoitzean onartutakoen zerrendak Ikasgunean argitaratuko dira.
Matrikula aurrez aurre egin behar da, onartua izan den ikastetxean bertan eta idazkaritza-orduetan.
I. eta II. faseetan, lehenengo aukeran onartu diren hautagaiak bakarrik matrikulatu beharko dira. III. fasean, ordea, eskatutako aukeraren batean onartua izan den ikasle oro matrikulatu ahal izango da, lehenengo aukera izan ez arren.
I. fasea, uztailaren 11tik 15era, 14:00etan.
II. fasea, uztailaren 17an
III. fasea: uztailaren 19tik 22ra, 14:00etan
Ezohiko aldia
uztailaren 23tik 24ra eta irailaren 2tik urriaren 18ra.
Uztailaren 23an eta 24an hasiko da ezohiko matrikulazio-aldia.
Epe horretan, interesa duten ikasle guztiak matrikulatu ahal izango dira, betiere sartzeko baldintzak betetzen badituzte, nahiz eta aurrematrikula egin ez.
Plazak iristeko hurrenkeran esleituko dira, taldeak osatu arte. Aldi horretan, halaber, matrikulatutako pertsonen bajen ondorioz plaza hutsak sortzen badira, deia jaso nahi den adierazi beharko da.