ETWINNING SARI BERRIA!
Estatu mailan E-Twinning saria jaso ondoren, gure DBH3. mailako Frantseseko ikasleek orain Erasmus agentziaren Europako kalitate-ziurtagiria ere jaso dute pasa den ikasturtean garatutako E-Twinning proiektuagatik. Ikasleek La Fontaine idazlearen alegiak hartu eta irudi berriak emanez amaiera berri bat eman zieten AG·2030 gaiarekin lotuta. Hau guztia Errumania, Italia eta Espainiako beste hiru ikastetxerekin batera egin zuten Bookcreator aplikazioa erabiliz.