skip to Main Content
JARRAITU: | ALBISTEAK

EPAS-EUROPAKO PARLAMENTUKO ESKOLA ENBAXADOREEN TOPAKETA MADRILEN

Irailaren 22tik 24rarte Euskal Herriko 5 ikastetxe izan gara estatuko beste 127 zentrurekin batera Alcala de Henares-eko unibertsitatean Europako Parlamentukoak antolatutako jardunaldietan. Formakuntza honetan EPAS programa jarraitzen dugun zentruek hartu dugu parte (European Parliament Ambassador Schools).

Irailaren 22tik 24rarte Euskal Herriko 5 ikastetxe izan gara estatuko beste 127 zentrurekin batera Alcala de Henares-eko unibertsitatean Europako Parlamentukoak antolatutako jardunaldietan. Formakuntza honetan EPAS programa jarraitzen dugun zentruek hartu dugu parte (European Parliament Ambassador Schools). Helburua: Demokrazia eta bere balioak gure gazteen artean zabaltzea. Programa honek konpromiso handia eskatzen du bai ikasle, irakasle eta Hezkuntza Komunitate osoaren partetik. Proiektuak aukera paregabea ematen die ikasleei, bai gela barruan eta bai gelatik kanpo Europear Batasuna hobeto ezagutzeko: erakundeak, funtzionamendua, europarlamentariak, ekintzak eta batez ere, balio demokratikoak.

Formakuntza honen barnean EPAS programan esperientzia duten ikastetxeek haien “praktika onak” aurkezteko aukera izan dute, hau da, ikastetxean egindako jarduera arrakastatsuak ikusi ahal izan dituzte aurten sartzen diren ikastetxe berriek: Ipuin kolaboratiboa, EHUn kaleko inkesta…lan guzti hauek “enbaxadore junior” izandatutako ikasleek jartzen dituzte martxan, jakina, “enbaxadore senior” edo beste era batera esanda, irakasle motibatuen laguntzarekin.

Hauek izan gara Euskal Herritik bertaratutako zentruak:

Usandizaga BHI- Donostia
Mungia BHI-Mungia
Berriotxoa ikastetxea:Bilbo
Ignacio Ellacuria-Zurbaran BHI-Bilbo
Barandiaran BHI-Leioa

Dokumentu eta loturak
      Back To Top
      Loading
      This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.