E-TWINNING: 3. DBHKO FRANTSESEKO IKASLEGOAK KALITATE SARIA
Gure DBH3. mailako Frantseseko ikasleek Erasmus agentziaren kalitate-ziurtagiria jaso dute pasa den ikasturtean garatutako E-Twinning proiektuagatik. Ikasleek La Fontaine idazlearen alegiak hartu eta irudi berriak emanez amaiera berri bat eman zieten AG·2030 gaiarekin lotuta. Hau guztia Errumania, Italia eta Espainiako beste hiru ikastetxerekin batera egin zuten Bookcreator aplikazioa erabiliz.