
Eskaerak 2026ko abenduaren 18ra arte aurkeztu ahal izango dira, honako esteka honen bidez:
https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2026/hizkuntza-atzerri/web01-tramite/eu/
Era berean, deialdian ezarritakoaren arabera, eskaerak aurrez aurre ere egin ahal izango dira, dagokion inprimakia ikaslea matrikulatuta dagoen ikastetxean entregatuta. Halaber, indarrean dagoen araudian aurreikusitako erregistro eta aurkezpen-bideen bidez ere izapidetu ahal izango dira.
Eskertuko genizueke informazio hau ikasleen eta interesa duten familien artean zabaltzea.
Eskerrik asko zuen laguntzagatik.


