BARANDIARAN IKASTETXEAK ESTRASBURGON OSPATUTAKO EUROSCOLA SAIO BATEAN PARTE HARTU ZUEN
24 ikasle eta 3 irakaslek bidaiatu zuten azaroaren 27tik 29ra Frantziako hiri eder honetara eta europarlamentarien azalean jarri ahal izan ziren, euren iritzia eta ikuspuntuak emanez Europatik etorritako beste 800 ikasleren aurrean. Esperientzia ahaztezina denontzat!


