EUS CAS
Barandiaran Institutua Leioa
Hemen zaude: Hasiera / Proiektuak / IKT Premia

Proiektuak

IKT PREMIA


Informazio eta komunikazio teknologien uztarketa irakaskuntza-ikaskuntza prozesuetan 



Proiektuaren arduraduna 2020-2021 ikasturtean

  • David Collazo
  • Kepa Makibar

Egun, zentroa metodologia-berritze prozesu batean murgilduta dago, ikaskuntza kooperatiboa eta ikasgelan gero eta sarriago erabiltzen diren IKT tresnen erabilera barne hartzen duena. Dinamizatu, lagundu eta batera joateko asmoz, 2017-2018 ikasturtearen hasieran, IKT batzorde bat sortu zen formakuntza-plan bat ezarri duena, ikasleek IKT tresnak gelan erabil ditzaten. Gainera, ikasturte honetan zehar, modu erabakitzailean bultzatu da barne eta kanpo-komunikazioa hainbat informatika tresnaren bitartez.

Metodologia berritzaileak mantenduko dira, eta horien artean teknologia digitalak ere erabiliko dira. Horrela, heziketa-maila guztietako ikaskuntza kooperatiboa indartu eta Proiektuetan Oinarrituriko Ikaskuntza (POI) bultzatuko da. Halaber, iaz hasitako robotikak jarraipena izango du datozen ikaturteetan.

Bestalde, uste dugu zein teknologia zein pedagogia-aldaketek bat egin behar dutela, metolologia, teknologia eta lekua irakaskuntza moderno eta eraginkorrerako funtsezko oinarriak baitira. Horregatik, gure ustez, premiazkoa da hiruretan neurri berean zentratzea.

Azkenik, Google Suite erabilera zabaldu eta sendotuko da hainbat eratako ekintza garatzeko (komunikazioa, ikasgelako ekintzak...), baita gelako site-ak eta blog-ak sortzeko ere. Ikasleekiko irakaskuntza-ikaskuntza ekintzetan, Ikaskuntza Inguru Birtualak (IIB) indartzen ere segituko dugu, eta iadanik dauzkagun erabilera komuneko biltegiak aberasten.


 







Legal Oharra / Aviso Legal