EUS CAS
Barandiaran Institutua Leioa
Hemen zaude: Hasiera / Proiektuak / Hizkuntza proiektu eleanitza

Proiektuak

Hizkuntza proiektu eleanitza


Irakurketa plana


Ikasketa kooperatiboa ikasle talde txikien -osaketa heterogeneoak gehienetan, errendimenduari eta ahalmenari dagokionez - erabilpen didaktikoa da.  Talde horietan ikasleek elkarrekin lan egiten dute, norberaren ahalmenak neurri gorenera eramanik.
Ikasketa kooperatiboko talde bateko kideek erantzukizun bikoitza dute: irakasleak irakatsitakoa norberak ikastea, eta taldekideek ere ikas dezaten laguntzea. Irakasleek, berriz, bi xedetarako baliatzen dira ikasketa kooperatiboaz: ikasleek eskolako edukiak ikas ditzaten eta, aldi berean, taldean lan egiten ikas dezaten. Alegia, ikasteko kooperatu eta kooperatzen ikasi.
Bestaldetik, ikasketa kooperatiboari esker, honako hau lortzen da:

  • Guztion partaidetza berdintsua.
  • Interdependentzia positiboa.
  • Norbanako erantzukizuna.
  • Aldibereko elkarreragina



Hizkuntz Normalkuntza


Bistan da, azken hamarkadetan, euskarak geroz eta presentzia zabalagoa eskuratu duela hezkuntza munduan, baina, bada oraindik ere, hutsune franko eta bide luzea egiteko. Legeak hala aginduta, derrigorrezko hezkuntza bukatzean, ikasleek komunikazio maila egokia erdietsi behar dute erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan. Tamalez, ikasle askok eta askok zailtasun handiak, eta ezintasunak, dituzte oraindik ere euskaraz, ahoz zein idatziz komunikatzerako orduan. Konponbidea erabileran datza, esparru akademikoan nola hortik kanpo, azken finean, hizkuntzak direlako erabiliaren erabiliaz higatu baino zorrozten diren tresna bakarrak.
Hortaz, hizkuntza normalkuntzarako lantaldearen eginkizun nagusia euskararen erabilera eta euskararekiko atxikimendua sustatzea da; gure xedea Institutua herriko arnasgune bilakatzea da.
Asmo horrekin, kurtsoak iraun bitartean, hamaika ekintza eta kanpaina egingo ditugu eta Institututik kanpo egingo direnetan ere hartuko dugu parte aktiboki (Euskaraldia, Korrika, Euskararen Nazioarteko Eguna…).




Hizkuntzen tratamendua


HIZKUNTZEN TRATAMENDUA: INGELERA HEZKUNTZA ELEANITZAN


2003-2004 ikasturtean eta Hezkuntza Sailak babestuta, curriculumean eta beste arlo batzuetan ingeleraren erabilera bultzatzeko esperientzia berri bat jarri zen martxan. Proiektu honek ingeleraz ohiko ikasgaiaz aparte asteko hiru edo lau ordu gehiago sartzea suposatzen zuen.

Nahiz eta gaur egun proiektua bukatuta egon, ikastetxe honek aurrera jarraitzen du egitasmo honetan. Balora dezazuen eta zuen seme-alabek ahalik eta gehien aprobetxa dezaten espero dugu.

Gaur egun maila gehienetan ikasgai batzuk ingelesez ikasteko eskeintza dugu: DBHko lehenego hiru mailetan teknologia ingelesez ematen dute guztiek, eta 2. DBHn musika ere. Hautazko ikasgaietan ere eskeintza zabala dago hizkuntza honetan, hots, Technology Workshop 2. DBHn, Media Workshop 3. DBHn eta biología, informatika eta teknologia 4. DBHn, taldeak ikasleen eskaera kopuruaren arabera osatzen direlarik. Gainera laguntzaile atzerritaren laguntza ere izango dugu ikasturtean zehar.

Aldi berean Batxilergoko 1. mailako ikasleek aukera dute ingelerako prestakuntza hobetzen jarraitzeko, ahozko komunikazioa Ingeleraz hautazko ikasgaiaren bitartez.




Beste proiektu batzuk


  • Hizkuntzen trataera bateratua

  • Hizkuntzen Trataera Integrala eta integratua

  • English assistant

  • Ikasgaien eskeintza ingelesez



 







Legal Oharra / Aviso Legal