Arduraduna 2020-21 ikasturtean
Aurten lehenengo aldiz Hezkuntza Berariaz Sendotzeko proiektua (HBSP) abiarazi dugu, zehazki gizarte- edo kultura-egoera zailetan dauden edota eskolan moldatzeko zailtasun handiak dituzten DBHko lehen eta bigarren mailako ikasleekin. Irakasleek hezkuntza-ekintza zehazten duen proiektu inklusiboa diseinatzen dute ikasle hauentzat. Programa ingurune arruntetan garatuko da, inklusibotasunean oinarrituta. Indartze programa honek bigarren irakasle baten presentzia baimentzen du irakasgai instrumentaletan: Euskera, Gaztelania eta Matematikak.