EUS CAS
Barandiaran Institutua Leioa
Hemen zaude: Hasiera / Proiektuak / STEAM

Proiektuak

STEAM


STEAM proiektuaren arduraduna 2020-2021 ikasturtean:

  • ¬†David Collazo

Ikasturte honetan, berriz ere pilak jarriko ditugu eta Steam proiektu berria abiatuko dugu ikastetxean. Hori izan zen iaz konfinamenduaren ondorioz erdixka geratu zen ekimenetako bat, eta ikasturte honetan arrakastaz amaitzea espero duguna.

STEAM hezkuntzak zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika Artea eta Humanitateekin lotuta bateratzen du. Modu integratuan arlo horietako kontzeptuak ikastea ahalbidetuko duten egoerak nahita eragitea bilatzen du, diseinuko testuinguru praktiko batean eta arazoak konpontzeko, enpresen ingeniaritzan egiten den bezala.

Ikerketan dago oinarrituta, zeina esperimentuak planifikatuz, hipotesiak ikertuz, informazioa bilatuz, ereduak sortuz, taldean lan eginez, eztabaidatuz, eta zentzuzko azalpenak proposatuz egiten den.

STEAM estrategiaren helburuak hauek dira:

  • Hezkuntza eta prestakuntza zientifiko-teknikoa bultzatzea hezkuntzaren etapa guztietan, eta bertan sartzea eragile sozio-ekonomikoen lana.
  • STEM arloan bokazio eta asmo profesionalak piztea, ikasle neskei arreta berezia emanez, etorkizuneko erronkei begira behar bezala prestatzeko
  • Dibulgazio eta kultura zientifiko-teknologikoa sustatzea euskal hiritarren artean.
Helburu hauek lortzeko asmoz, ikasturte honetan zenbait proiektu gauzatuko dira teknologia eta zientzia arloetan.  Era berean, datorren ikasturterako beste proiektu batzuk antolatuko dira. Hauetan beste diziplinak, ikastetxeko proiektuak eta beste agente batzuk (familiak, enpresak, etabar) integratzeko asmo dago.

 







Legal Oharra / Aviso Legal