HIZKUNTZA NORMALKUNTZA PROIEKTUA:
Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko ehunka ikastetxerekin batera, Jose Miguel Barandiaran institutua 9 urtez ari da jadanik proiektu honetan eta Ulibarri Programan parte hartzen.
HNPren xede nagusia euskararen erabilera eskola giroan bermatzea da, gela barruan nahiz gelaz kanpoko jardueretan ohiko adierazpide bihurtuz, gure ikasleek euskara maila egokia lor dezaten.
Urrats garrantzitsuak eman dira; eskolan lehen ez zuen lekua hartu du euskarak, baina ikerketek eta hizkuntzaren egoerak erakusten dute derrigorrezko eskolatzea eta gero, gazte askok ez dutela lortzen euskaraz egiteko behar bezalako erreztasunik. Egiteko asko dago oraindik.
Normalkuntza Proiektuaren motorea ikastetxean dago eta gure ardura da bertoko baliabideak euskararen normalizazioaren bidean jartzea, baina bide horretan ezinbestekoa zaigu gurasoen laguntza. Jendarte eleanitza lortzeko, euskararekiko jarrera positiboa eta motibazioa landu, herrian eta komunikabideetan euskarara eta euskal kulturara hurbiltzeko ditugun aukerak baliatu eta euskara ikasi eta erabiltzea denon zeregina baita.
HIZKUNTZEN TRATAMENDUA: HEZKUNTZA ELEANITZA
2003-2004 ikasturtean eta Hezkuntza sailak babestuta, curriculo-ean eta beste arlo batzuetan ingelesaren erabilera bultzatzeko esperientzi berri bat jarri zen martxan. Proiektu honek gramatikarako ohiko hiru ordu aparte asteko lau ordu gehiago sartzea suposatzen du.
Aurten 4. mailara heldu da eta beraz jadanik DBH osoa proiektuan murgildurik dago.Ikastetxeko proiektu aberasgarri honek dakarren ahalegina balora dezazuen eta zuen seme-alabek ahalik eta gehien aprobetxa dezaten espero dugu.
AGENDA 21 PROIEKTUA:
Agenda 21 1992ean Nazio Batuek Ingurumenari eta Garapen Iraunkorrari buruz Rio de Janeiron egindako Biltzarrean (Lurraren Gailurra delakoan) jaio zen. Agenda 21 XXI. mendeko garapen iraunkorrerako Programa Globaletik (Programa 21) eratorria da. Aipatu Lurraren Gailurraren esparruan dagoen
Eskolako Agenda 21en konpromisoa da eskolako ingurumena etengabe hobetzea. Printzipio hori eskolako Ekintza Planean islatzen da, en Tokiko Agendarekin lotura handia dauka.
Proiektuaren printzipioak hauek dira:
Zer da garapen iraunkorra?
Garapen iraunkorra Brundtland Txostenean definitu zuten lehen aldiz, 1987an; definizio horren arabera, garapen iraunkorra hau da: “komunitateko kide guztiei oinarrizko ingurumen-, gizarte- eta ekonomia-zerbitzuak eskaintzen dizkion garapen-eredua, arriskuan jarri gabe zerbitzu horien eskaintza baldintzatzen duten sistema natural, eraikitako eta sozialen bideragarritasuna” .
Iraunkortasunak eskatzen du, beraz, gaur egungo bizimodua eta kontsumo-ereduak aldatzea, eta kontzientzia, sentiberatasuna eta ardura gure gain hartzea eta jarrerak aldatzea, arlo guztietan eta pensatzen dugu eskola oinarrizko zutabea dela.
ELKARBIZITZARAKO ESKOLA PROIEKTUA:
HASIERAKO AZALPENAK:
2.000-01 ikasturtea, Formakuntza eta Berrikuntza proiektuetan sartzeko beharrezko premina dago guraso, irakasle eta ikasleen partaidetzarekin eguneroko Eskola Elkarbizitza hobetzeko asmoz.
Nerabezaro ikasleak ditugu, propioa den bezala bere adinean, nortasuna eratzen eta sendotzeko bidean daude eta nahiko nahasturik dagoen gizarte batean elkarbizitzen, aniztasun kultural handiaz eta giza baloreak lur jota dauden gizartean hain zuzen ere.
Egoera honen aurrean irakasleok, hezitzaile lez, elkarbizitza baikorra, ez bortitzailea eta hitzak eta negoziazioak nagusitasuna izango duten giroa lortu nahi dugu.
Gauregun:
2.008-09 ikasturtea, Urte guzti hauetan helburu hauekin aritu ondoren, aurten eta bakarrik aurten Eusko Jaurlaritzak eskola ordutegitik liberatu gaitu gure ikastetxerako ELKARBIZITZARAKO PLANA egiteko. Hemen eskeintzen dizuegu helguru nagusienetariko bat:
Gizartea aldatu egin da, eta horrek aldaketak ekarri ditu eskoletako xede eta helburuetara ere. Bizitzeko behar diren oinarrizko konpetentziak eta gaitasunak garatzea izango da orain helburu nagusia. Euskal curriculum berriak gaitasun horiek hartzen ditu oinarri modura, eta, horren arabera, “hezkuntzak lau zutabe nagusi ditu”; horietariko bat, “Elkarrekin bizitzen ikastea”. Ikasleak bizitzan izango dituen egoeretan modu egokian erantzuteko gai izan behar du, eta, beraz, horretarako hezkuntza sustatu behar da; bizitza, azken batean, elkarbizitza baita, harremanetan oinarritua. Hori dela eta, funtsezko aurrerapausoa izango da elkarbizitza-plan propioa eratzea eta martxan jartzea, era horretara, ikasleek beharrezko diren trebetasun guztiak modu sistematikoan garatu ditzaten, bizitza eta elkarbizitza positibo hori eraikitzeko orduan (bakoitza bere buruarekin, gainerakoekin eta inguruarekin).
Elkarbizitzarako Plan honetako ardatz nagusi bat zuek gurasuok zareta, beraz, lehen eginkizuna zuei zuzendutako galdeketa bat eskeintzea izando da erantzun ondoren zuen seme-alaben bidez eskuratzeko guri. Honekin batera, informatu behar Udaletxeak antolatutako Gurasoentzako Elkarbizitzarako tailerrak Azaroan izango direla gure ikastetxean eta lehenengo zeregina, zuek erantzundako galdeketaren emaitzekin hastea da. Tailer hauek ohikoak dira guretzat zuek izan zenuten erantzunkizuna hasiera batetik guztik ona izan zelako. Eta hau zen gure helburua, honelako ekintzak Herri osoarentzako izatea, nahiz eta aurten ikastetxe-ikastetxez antolatu.
SUEDIAKO ELKARTRUKEA:
Estocolmotik 15 kmtara dagoen Sollentuna izeneko herriko Rudbecksskolan institutuarekin 1997-98 ikasturtean, elkartrukea hasi zen, 200 ikasle parte hartuz guztira gutxigora behera, gaur egun arte.
Mikel Vargas eta Koldo Abedillo irakasleak, elkartrukearen arduradunak hasieratik izan dira eta lortu egin dute ,gure ikasleak, gure Herriko eta gure kulturaren enbaxadoreak Suedian izatea.Suediako familiekin bizi izan dira , institutuko ekintza akademikoetan parte hartuz, aldi berean Suediako ikasleak gauza bera egin dute hemen.
Institutuko ordutegitik kanpo, interesgarriak diren lekuak bisitatu egiten dira eta harreman sozialak zabaldu egiten dira, ingelera hobetuz han Suedian eta hemen erdera, ahaztu barik gure ama hizkuntzak, suekoa eta euskera
Elkartruke honen helburuak hauxek dira:
Elkartrukeari buruz informazio gehiago nahi baduzue, helbide honetara jo: www.intercambiosuecia.tk
Erasmus:
ERASMUS 2007/2013 programaren barruan Heziketa Zikloetako ikasleek praktikak atzerriko enpresetan egin ahal izango dituzte hiru hilabetez.
2008/2009 ko ikasturtean gure ikasleetariko lau Irlandara eta Poloniara joango dira Martxoan, zikloari dagokion lantokiko prestakuntza egiteko ekainarte.
07/09/2010.
TESTU LIBURUAK. 2010-2011
06/07/2010.
HEZIKETA ZIKLOETAKO MATRIKULA: UZTAILAREN 7-TIK 13-RA
02/07/2010.
HEZIKETA ZIKLOETAN BEHIN BETIKO ONARTUEN ZERRENDAK
07/09/2010.
TESTU LIBURUAK. 2010-11 KURTSOA
06/07/2010.
HEZIKETA ZIKLOETAKO MATRIKULA: UZTAILAREN 7-TIK 13-RA
02/07/2010.
HEZIKETA ZIKLOETAN BEHIN BETIKO ONARTUEN ZERRENDAK