EUS CAS
Barandiaran Institutua Leioa
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Albiste osoa

Albiste osoa

27/04/2020

LANBIDE ZIKLOAK: AURREMATRIKULA INFORMAZIOA 20-21 KURTSOA




Informazio orokorra. Egutegia Lanbide Heziketako berrietan duzue.


Osasun Departamentutik adierazi nahi dizuegu oraindik ez dakigula noiz izango den LHko zikloetarako aurrematrikula. Jakin bezain laster argitaratuko ditugu datak eta iristen den informazioa institutuaren webgunean.

Gainera, LH publikoan antolatuko dira: ate ireki birtualen jardunaldiak, maiatzaren 4tik 8ra bitarteko astean egingo den informazio orokorrarekin. Funtsezkoa da esteka honetan izena ematea:  https://forms.gle/gECrkSNbvUXecEmh7.   

Aurrerago ere antzeko zerbait egingo dugu ziklo zehatz bakoitzari buruzko zalantzetarako (Dietetika eta/edo Farmazia), eta gure webgunean ere iragarriko dugu, eta mezu elektroniko bidez jakinaraziko dizuegu idatzi diguzuenei.

Jarraian, orain arteko informazioa eta aurreko ikasturtean prozesua nolakoa izan zen azalduko dizuegu.

 

Goi-mailako heziketa-zikloa

DIETETIKAKO GOI-MAILAKO TENIKARIA (LOGSE) [B+ Eredua]

Sartzeko baldintzak. Azterketaren iraupena: zer ikasiko dut? Irteera profesionalak hemen:  https://ivac-eei.eus/eu/lanbide-arloak/osasungintza-san/heziketa-zikloak/dietetikako-goi-mailako-tenikaria-logse.html

B+ eredua: gela berean 2 ikasle-talde daude:

1. taldeak: irakaskuntza osoa gaztelaniaz jasotzen du.

2. taldeak: irakasgaien zati bat gaztelaniaz jasotzen du (horretarako bi taldeak elkartzen dira) eta bestea euskaraz (Fisiopatologia, Elikadura Orekatua eta Mikrobiologia).

 

Erdi Mailako Heziketa Zikloa

FARMAZIAKO ETA PARAFARMAZIAKO TEKNIKARIA. LOE.  (A Eredua)

Sartzeko baldintzak. Azterketaren iraupena: zer ikasiko dut? Irteera profesionalak hemen   https://ivac-eei.eus/eu/lanbide-arloak/osasungintza-san/heziketa-zikloak/farmaziako-eta-parafarmaziako-teknikaria.html

A eredua: irakaskuntza osoa gaztelaniaz.

.................................................................................................

 

Heziketa Ziklorako hezkuntza baldintzak edo sarbideak. 2019-2020 kurtsoa. (Oraindik ez dakigu 2020- 2021  ikasturterako nolakoa izango den)

Erdi Maila

1. bidea (%65): DBH titulua.

Lehentasuna izango dute onarpen-prozesu honetan hautatzen den kurtsoaren aurreko bi ikasturteetako batean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua aurkezten duten eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako laugarren maila gainditu duten pertsonek.

2. bidea (%25): Oinarrizko lanbide Heziketa titulua.

Ikusi lehentasunezko kidetasunak (EHAA, 2019ko maiatzaren 28a, VI. eranskineko I. taulan).

3. bidea (%15): honako sarbide edo kolektibo hauei, lehentasunen ordena honetan emango zaie:

(3.1) Erdi-Mailako edo goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko probak.

(3.2) Beste titulazioak: Batxiler Titulua, Teknikari edo Teknikari Laguntzaile Titulua, Goi Mailako Teknikari Titulua, Unibertsitateko Titulua, Batxiler Bateratu Balioaniztuneko (BBB) bigarren kurtsoa gainditua... (Uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko A apartatuan ageri diren titulu edo ikasketetako batzuk -Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gradudunaren titulua izan ezik-)

(3.3) Hasierako lanbide-kualifikazioko programa baten nahitaezko moduluak gainditu dituzten pertsonak.

(3.4) 25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko proba.

(3.5) Beste sarbide batzuk.

 

Goi Maila

1. bidea (%60): Batxiler titulua (HLO – HSALO).

(1.1) Lehentasuna izango dute ikasi nahi duten tituluari dagokion batxi-lergo-modalitatea eta tituluan aipatzen den irakasgaia egin dutenek, VI. eranskineko III. taulan ezarritakoari jarraituz (Batxilergoko titulu batetik sartzeko lehentasunak).

(1.2) Lehentasuna izango dute ikasi nahi duten tituluari dagokion batxi-lergo-modalitatea egin dutenek, tituluan aipatzen den irakasgairik gabe, lehenago aipatutako VI. eranskineko III. taulan ezarritakoari jarraituz.

(1.3) Beste edozein batxilergo-modalitate.

2. bidea (%20): Lanbide Heziketa Titulua (Erdi Mailako Zikloa).

Ikusi lehentasunezko kidetasuna (EHAA, 2019ko maiatzaren 28a, VI. eranskineko III. taulan).

3. bidea (%20): honako sarbide hauetarako, zerrendan duten ordenaren araberako lehentasunarekin emango zaie:

(3.1) Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko probaren bitartez sartzen direnak, eskatutako lanbide-arloari dagokion aukeran.

(3.2) Uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko B apartatutan adierazitako bidea erabiltzen dutenak, Hezkuntza Sistemaren Antolakuntza Orokorrari buruzko Lege Organikoan adierazitako batxiler-titulua kenduta (Bestelako tituluren bat: Batxilergo esperimentalaren bigarren kurtsoa gainditu izana, UBI edo PREU gainditu izana, Teknikari edo Espezialista Titulua (LH-II), Goi Mailako Teknikari Titulua edo balio berdinekoa...).

(3.3) 25 urtetik gorakoak unibertsitatera sartzeko probaren bitartez sartzen direnak.

(3.4) Goi-mailako teknikariaren beste titulu baten bitartez sartzen direnak.

(3.5) Unibertsitateko titulu baten bitartez sartzen direnak.

(3.6) Beste sarbide batzuk erabiltzen dituztenak (BBBko titulua, etab.).

 

Oharra: Ezin da onarpena eskatu bi bide edo gehiagotik. Ikasleren batek onartua izateko baldintzak bide bakar bat baino gehiagotik beteak izandakoan, horietako bide bakar bat aukeratu beharko du.

Bai Erdi- mailakoak, bai Goi-mailakoak,
sarbide bakoitzerako,
aurkeztutako tituluen preferentziarekin, eta espediente akademikoko batez besteko nota hobearen arabera,
eskatzaileen zerrenda izango da.

EHAA, 2019ko maiatzaren 28a, agindua osoa ikusi (izena emateko eskaerak, aurkezteko,onartzeko eta matrikulatzeko epeak...).




Area: Farmazia , Dietetika

Volver al listado de noticias Albiste gehiago

 




Legal Oharra / Aviso Legal