EUS CAS
Barandiaran Institutua Leioa
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Albiste osoa

Albiste osoa

16/03/2020

FAMILIENTZAKO MEZUA: IRAKASKUNTZA AKTIBITATEAREN KUDEAKETA





Familia agurgarriak, Eusko Jaurlaritzak adierazitako osasun larrialdia eta Estatuko Gobernuak adierazitako alarma egoera direla eta, jakinarazten dizuegu telelan modalitatean jarraituko dugula lanean.  Arreta presentziala behar den salbuespenezko kasuetan, aurretik dagokion irakaslearekin jarri behar duzue kontaktuan, mezu elektroniko baten bidez. Zuzendaritzako baten era honetako presentzia behar izatekotan,korreo bat idatzi dezakezue info@institutobarandiaran.com helbidera edota Beheko ikastetxera deitu 944280118 telefonora, 9:00etatik 13.00etara.

Gogorarazi nahi dizuegu ere, aurrez aurreko eskolak etetearen ondorioak minimizatzeko, ikasleek ikasteko ordutegia eta irakasleekiko harremana mantendu behar dutela.Talde guztietako tutoreak zuekin harremaetan jarriko dira egoera bereziak eta ezintasunak konpontzeko asmoz.

Bestalde, Goikoa itxi behar dugunez, liburuen bila joan behar duzuen ikasleei, beranduen bihar bertan bertaratzeko eskatzen dizuegu.

Azkenik, ikastetxeko web orria maiz begiratzeko gomendatzen dizuegu, bai funtzionamenduaren inguruko erabaki berriak eta bai matrikula eta beste prozesu batzuen inguruko informazioa bertan eguneratuta izango duzuelako. 

Adeitasunez, 

Zuzendaritza


Area: Generala

Volver al listado de noticias Albiste gehiago

 




Legal Oharra / Aviso Legal