EUS CAS
Barandiaran Institutua Leioa
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Albiste osoa

Albiste osoa

29/12/2018

FORMAZIO BIKOITZAREN INGURUKO ESPERIENTZIAK ALEMANIAN








IKASLAN eta ERASMUS+programen barruan, Luis González irakasleak Sttutgarten egon da Formazio Bikoitzaren inguruko esperientzietan sakontzeko


Abenduaren 3-tik 7-ra, Luis Javier González, gure lankidea, Ikaslan eta Erasmus+ programari esker, Stuttgartera joan zen Alemaniako Lanbide Heziketa Duala ezagutzeko egitasmoarekin.
Bizkaia eta Arabako beste hainbat lankide ere joan ziren; bertan Lanbide Heziketan implikatutako hainbat erakunde bisitatu ahal izan zuten, instituto, entrepresa eta Komertzio-Ganbara besteak beste. Horrela, hango Lanbide Heziketako sistemaren ikuspegi orokorra lortu ahal izan zuten.
Alemaniako Lanbide Heziketaren ezaugarririk nagusiena da ia 100%ean modalitate dualean egiten dela. Han, ikasleek entrepresa betekin Ikasketa-kontratua sinatzen dute eta formakuntza proiektuari ekiten diete. Normalean denboraren %70a entrepresan egindako formakuntza praktikoa da eta gainontzeko 30% institutu publikoetan formakukntza orokorragoa egiten dute. Horrelako programek, batez beste, hiru urteko iraupena dute. Denbora guztian ikasleek soldata jasotzen dute eta bukatzean laneratze tasa oso altua izaten da.
Oso esperientzia aberasgarria izan da, alde batetik, Europako beste herrialdetako lanbide heziketa sistema ezagutzeko aukera izanagatik, eta batez ere, egun horiek konpartitu ahal izanagatik, hemengo lankide bikainekin eta Ulrich Köler, Alemaniako gure anfitrioiarekin.


Area: Denontzat

Volver al listado de noticias Albiste gehiago

 




Legal Oharra / Aviso Legal