EUS CAS
Barandiaran Institutua Leioa
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Albiste osoa

Albiste osoa

17/10/2018

KONTSEILU ESKOLARRAREN BERRIKUNTZA




1.FASEA. HAUTAGAIEN ONARPENA. URRIAREN 17TIK 26RA 2. FASEA. HAUTESKUNDEAK. AZAROAREN 14 ETA 16 BITARTEAN.


 

 

Leioan, 2018ko urriaren 16an

 

Familia agurgarriak:

 

Hezkuntza Sailak Ordezkaritza Organo Gorena berriztatzeko deialdia zabaldu du eta hori dela eta, hurrengo egunetan, Hauteskunde-Batzordeak, estamentu guztietako partaide batez osatuta, prozesua abiatuko du. Zentro bezala hainbat eta hainbat jardueratan organo honek duen garrantzia azpimarratu nahi dugu eta horregatik parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Lehenengo pausua, urriaren 17tik 26ra bitartean, hautagaiak aurkezteko epea izango da.

 

Ikasleei geletan emango zaie informazioa  eta beraien hautagaiak aurkezteko aukera izango dute.

 

Bestaldetik, gurasoen hautagaien kasuan, ikastetxeko edozein tutore legal izan daiteke hautagai familien estamenturako. Horretarako, nahikoa da, idazkaritzan, aipatutako epearen barruan, eskaera bat aurkeztea NAN-aren fotokopia batekin erantsita. Hautagai izateko, ez da beharrezkoa guraso elkarteko kide izatea. Guraso elkarteak bere hautagaiak aurkez ditzake baina edozein tutore legalak  aurkez dezake bere burua. Hauteskunde egunean, botoa eman daiteke ikastetxean bertan, postaz  edo ikasleen bitartez, Idazkaritza- leihatilan utzita.

 

Urriaren 29an hautagai zerrenda argitaratuko da eta azaroaren 15ean hauteskundeak izango dira, iragarriko den tokian eta orduan.

 

Mezu honi erantsita, hautagaitza-eskaera egiteko eredua eta postaz botoa emateko idazkia doazkizue. Kasu bietan ez ahaztu NANaren kopia bidaltzea.

 

Zuen parte hartzea espero dugu.

Ondo izan

 

Zuzendaritza Taldea


Area: Denontzat

Volver al listado de noticias Albiste gehiago

 




Legal Oharra / Aviso Legal