Matrikula 2018ko martxoaren 5etik 16ra bitartean egin beharko da, bi egun horiek barne. Azterketa-eskubideak ordaintzeko azken eguna 2018ko apirilaren 10a izango da.
Heziketa-Zikloek dituzten modulu profesional bakoitzerako proba bat egingo da, Proiektuko eta Lantokiko Prestakuntzako moduluetarako izan ezik. Azken hori presentziazkoa izango da beti.
Proben edukiak Heziketa-Zikloetako curriculumekoak eta kasuan kasuko Gaitasun-Unitateetakoak izango dira.
Matrikula 2018ko martxoaren 5etik 16ra bitartean egin beharko da, bi egun horiek barne.
Azterketa-eskubideak ordaintzeko azken eguna 2018ko apirilaren 10a izango da.
2018ko apirilaren 23an, ikastetxeko iragarki-taulan jarriko da ikusgai tasa ordaindu duten pertsonen zerrenda. Zerrenda horretan egon litezkeen akatsak zuzentzeko, epe bat irekiko da kaltetuek erreklamazioak jar ditzaten, eta epe hori maiatzaren 11an amaituko da. Maiatzaren 28an jarriko da ikusgai matrikulatu eta azterketa egiteko eskubidea ordaindu duten eta probetara aurkez daitezkeen pertsonen behin betiko zerrenda
Probak 2018ko ekainaren 4tik 22ra bitartean egin ahal izango dira, ikastetxe bakoitzak ezartzen duen egutegira egokituz.
Izena ematen dutenei aplikagarri izango zaie indarreko legedian modulu profesionalen baliozkotzeari buruz ezarritakoa eta Lantokiko Prestakuntzako modulutik salbuesteari buruz ezarritakoa.
Baliozkotzeko eta/edo salbuesteko eskabideak egiteko, aldez aurretik matrikulatu beharko da kasu guztietan, eta eskabide hori matrikula formalizatzean egingo da eta honekin batera dokumentazioa aurkeztu beharko da.
BETEKIZUNAK
Lotura interesgarriak:
Area: Farmazia , Dietetika
10/04/2018
ERASMUS+ PRAKTIKAK
19/01/2018
LHko Tituluak Eskuratzeko Proba Libreak
13/07/2017
DIETETIKAN ETA FARMAZIAN BEHIN BETIKO ONARTUAK
07/07/2017
HEZIKETA ZIKLOETARKO TESTU LIBURUAK