EUS CAS
Barandiaran Institutua Leioa
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Albiste osoa

Albiste osoa

28/05/2017

BERTATRATZE MODALITATEKO LANBIDE HEZIKETARAKO ONARPENA




Eskabideak eta dokumentazioaren aurkezpena: Ikastetxean bertan ekainaren 5etik ekainaren 16ra arte, biak barne. ONLINE eskabideak, ekainaren 15era arte.(Eskaera on-line egiten badu, pertsona interesdunak, eskaera egin ondoren eta beti ere xedatutako epeetan, aukeratutako ikastetxera joan behar izango du, bere NAN edo identifikazio-agiria eta kasuan kasu egoki diren agiri guztiak entregatzeko).


BERTARATZE modalitateko Lanbide Heziketan onartzeko eta matrikulatzeko egutegia (2017/18 ikasturtea)

Ikastetxe berean maila errepikatzen dutenek edota 1. mailatik 2. mailara pasatzen direnek ekainaren 12tik uztailaren 3ra, biak barne, egin beharko dute matrikula.

Gainontzeko ikaslerientzat:

  • Eskabideak eta dokumentazioaren aurkezpena:
    • Ikastetxean bertan ekainaren 5etik ekainaren 16ra arte, biak barne.
    • ONLINE eskabideak, ekainaren 15era arte.(Eskaera on-line egiten badu, pertsona interesdunak, eskaera egin ondoren eta beti ere xedatutako epeetan, aukeratutako ikastetxera joan behar izango du, bere NAN edo identifikazio-agiria eta kasuan kasu egoki diren agiri guztiak entregatzeko).
  • Eskatzailearen espediente akademikoa edota sarrera-proba gainditu izanaren ziurtagiria –proba hori Euskal Autonomia Erkidegoko 2017ko deialdian egin ez bada– aurkezteko: ekainaren 30era arte.
  • Behin-behineko zerrendak: uztailaren 6an
  • Zerrendei erreklamazioak: uztailaren 7ra arte, barne.
  • Behin betiko zerrendak: uztailaren 10a
  • Onartutako ikasleen matrikula egiteko aldi arrunta: uztailaren 13ik 19ra, biak barne


Lotura interesgarriak:


Dokumentuak:


Area: Farmazia , Dietetika

Volver al listado de noticias Albiste gehiago

 


Einika
Jantokiko Menua



Legal Oharra / Aviso Legal