22/12/2009
Garazi Suinaga DBH 4-ko ikasleak Leioako Bertsopaper Lehiaketaren 15 urte artekoen 1. saria jaso du. Saria jasotzerakoan ikaskideak, gurasoak eta bertsoak idaztera animatu zuen Julene Zenikazelaia irakaslea ondoan izan zituen Garazik.
Leioako Euskara Zerbitzuak antolatutako lehiaketaren sari banaketa abenduaren 3ko Euskararen Egunean izan zen. Euskara eta Euskararen Eguna ziren hain zuzen ere bertsopaperak egiteko gaia. Lan bakoitzak gutxienez lau bertso eta gehienez zortzi izan behar zuen eta neurria egileak libreki aukera zezakeen.
Ondokoak dituzue Garaziren bertsoak:
ZORTZIKO TXIKIA
Maite dugun hizkuntza
Ezin da erosi,
Leioako jendeak
behar du ikasi.
Etxean ta kanpoan
euskara nagusi;
egoera hobean
nahi dugu ikusi.
Gure bihotzan dago
da gure maitea,
eta erabiltzeko
leku egokia.
Teknologia berri
facebook ta mobila
hauetan guztietan
erabili euskara!
Euskarak geure ama
izan behar luke;
geure eginkizuna
gau eta egunez.
Urte asko iraundu
arbola(re)n gerizpe,
baina orain berpiztu
eguzki ta lorez.
Ah zelako piura
ia beti erderaz
maisu beti kexu
daukazuen jarreraz
ematen du gaudela
betiko trintxeran
arreta jarri eta
egizue euskaraz.
Doinua: “Maritxu nora zoaz” edo “Triste bizi naiz eta”
Dokumentuak:
Area: Denontzat
07/09/2010.
TESTU LIBURUAK. 2010-2011
06/07/2010.
HEZIKETA ZIKLOETAKO MATRIKULA: UZTAILAREN 7-TIK 13-RA
02/07/2010.
HEZIKETA ZIKLOETAN BEHIN BETIKO ONARTUEN ZERRENDAK
07/09/2010.
TESTU LIBURUAK. 2010-11 KURTSOA
06/07/2010.
HEZIKETA ZIKLOETAKO MATRIKULA: UZTAILAREN 7-TIK 13-RA
02/07/2010.
HEZIKETA ZIKLOETAN BEHIN BETIKO ONARTUEN ZERRENDAK