Barandiaran Goikoa institutua berdegune ederrez hornituta dago non gure ikasleek solasaldi eta atsedenerako leku aproposa duten.
Atsedenaldietarako ikasle gela eta liburutegia daude, ikasleok eurek erabiltzeko dauzkaten espazio propioak. Patioak lagun berriak ezagutzeko eta jolas egiteko lekuak dituzte.
Ikastetxean bertan prestatutako bazkari zerbitzua
Ikastetxean bi liburutegi dugu, bertan, liburu, entziklopedia eta bilduma anitza aurki daitezke, beraz, bai kontsulta bai ikasteko leku ezin hornituagoak dituzue.
Liburutegiak, gure ustez, informazioa bilatzeko, irakurtzeko eta ikasteko toki atsegin eta erakargarria izan behar du gure ikaslegoarentzat, eta horretarako giro aproposa sortzen saiatzen gara.
Atsedenaldi guztietan dago zabalik eta mailegu zerbitzua eskaintzen da.