EUS CAS
Barandiaran Institutua Leioa
Hemen zaude: Hasiera / Proiektuak / Ikasketa kooperatiboa

Proiektuak

Ikasketa Kooperativoa


J.M. Barandiaran institutuan “Ikasteko kooperatu / Kooperatzen Ikasi” (IK/KI) programa sustatu nahi izan dugu, ikasketa kooperatiboak dakarren berrikuntza pedagogikoarengatik eta ikasleen arteko kolaborazioa sortzen dituen onurengatik.  Izan ere, gaur egongo gizarte globalizatu honetan, aniztasuna presente dago non-nahi, eta aniztasun honi erantzuteko eta eskola inklusiboa lortzeko, ikasketa kooperatiboak ekartzen dituen abantailak ondo frogatuta daude.



ZER DA IKASKETA KOOPERATIBOA?


Ikasketa kooperatiboa ikasle talde txikien -osaketa heterogeneoak gehienetan, errendimenduari eta ahalmenari dagokionez - erabilpen didaktikoa da.  Talde horietan ikasleek elkarrekin lan egiten dute, norberaren ahalmenak neurri gorenera eramanik.
Ikasketa kooperatiboko talde bateko kideek erantzukizun bikoitza dute: irakasleak irakatsitakoa norberak ikastea, eta taldekideek ere ikas dezaten laguntzea. Irakasleek, berriz, bi xedetarako baliatzen dira ikasketa kooperatiboaz: ikasleek eskolako edukiak ikas ditzaten eta, aldi berean, taldean lan egiten ikas dezaten. Alegia, ikasteko kooperatu eta kooperatzen ikasi.
Bestaldetik, ikasketa kooperatiboari esker, honako hau lortzen da:

  • Guztion partaidetza berdintsua.
  • Interdependentzia positiboa.
  • Norbanako erantzukizuna.
  • Aldibereko elkarreragina

 


 







Legal Oharra / Aviso Legal