EUS CAS
Barandiaran Institutua Leioa
Hemen zaude: Hasiera / Proiektuak / Hizkuntza Normalkuntza

Proiektuak

Hizkuntza Normalkuntza


imagen descriptiva


HN Proiektuaren arduradunak 2019-2020 ikasturtean

  • Mikel Amezkua (Hizkuntza Normalkuntza Arduradun Teknikoa)

Bistan da, azken hamarkadetan, euskarak geroz eta presentzia zabalagoa eskuratu duela hezkuntza munduan, baina, bada oraindik ere, hutsune franko eta bide luzea egiteko. Legeak hala aginduta, derrigorrezko hezkuntza bukatzean, ikasleek komunikazio maila egokia erdietsi behar dute erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan. Tamalez, ikasle askok eta askok zailtasun handiak, eta ezintasunak, dituzte oraindik ere euskaraz, ahoz zein idatziz komunikatzerako orduan. Ezintasun horren jatorrian afektibitate falta egon daiteke; euskararen erabilera institutura mugatzen den ikasleen artean, ikasle gehienak, inkontzienteki euskara kontu ezkorrekin lotzen dute: azterketak, lanak, etxerako lanak, derrigortasuna… Horrek eragiten du ikasleek euskarari buruz ezer jakin nahi izatea, horregatik komunikatu ahal izateko maila ona emateaz gain euskara maitarazi behar diegu, horrela erabilera areagotzeko, esparru akademikoan eta hortik kanpo, azken finean, hizkuntzak direlako erabiliaren erabiliaz higatu baino zorrozten diren tresna bakarrak.

Hortaz, hizkuntza normalkuntzarako lantaldearen eginkizun nagusia ikasleen artean euskararen erabilera eta euskararekiko atxikimendua sustatzea da eta irakasleen artean gainera euskara maitaraztearekin kontzientziatzea; gure xedea Institutua herriko arnasgune bilakatzea da.

Asmo horrekin, kurtsoak iraun bitartean, hamaika ekintza eta kanpaina egingo ditugu eta Institututik kanpo egingo direnetan ere hartuko dugu parte aktiboki:

  • Irteerak (Toponimia ibilbidea, Gure Kasa, Durangoko Azoka…)
  • 3 eguneko egonaldia Morgako barnetegian
  • Egunean behin lehiaketa
  • Berbakafea eta topaketa
  • Euskararen eguna
  • Escape room jolasa
  • Oihan Vega DJ
  • Agate Deuna
  • Irakasle bazkariak
  • Gabon eta udaberri jaiak
  • Irakasleen eta ikasleen batzordea

 








Legal Oharra / Aviso Legal