EUS CAS
Barandiaran Institutua Leioa
Hemen zaude: Hasiera / Hezkuntza Eskaintza / Gela Egonkorra

Hezkuntza Eskaintza

Gela Egonkorra


Norentzat dago zuzenduta

Gela egonkorra, eskola-testuinguru arruntean funtzionatzeko arreta desberdinduagoa, arreta oso indibidualizatua eta burutzen dituzten zereginetan gainbegiraketa nahiz sarritan laguntza behar duten ikasle batzuentzako beharrezko eta etengabeko laguntza da.

Helburuak

  • Ikasle bakoitzaren hezkuntza premia bereziei egokitutako beharrezko eta etengabeko laguntza ziurtatzea.
  • Bere institutoko kideekin giza harremanak garatzeko behar diren integrazio neurriak bultzatu.

Oinarriak

Adina:
Nerabezaroan agertzen direnen eta helduen arorako trantsizioko etapetan agertzen direnen premiak kontutan  hartzea ezinbestekoa da jarduerak planifikatzerakoan.

Hezkuntza Premia bereziak
Programatzen diren helburuak, edukiak,  jarduerak,… ikasle bakoitzaren beharrak  eta gaitasunen  araberan finkatuko dira.


Ikaskuntza funtzionalak
Ikasle bakoitzak giro desberdinetan duen partaidetza gehitzeko ikasketa funtsionalei lehentasuna ematea ezinbestekoa da.

Trebetasun
alternatiboak:
Gelan burutzen diren jarduerak hurrengo trebetasun alternatiaboen garapenerako planifikatzen dira:

  • Komunikazioa
  • Norberaren zaintza eta ezagutza
  • Etxeko bizitza
  • Giza trebetasunak
  • Inguruko erabilera
  • Norberak arazoei aurre egiteko gaitasuna
  • Osasuna eta ziurtasuna
  • Oinarrizko trebetasun funtzionalak
  • Denbora librea
  • Lana mundua

 

Oinarrizko ezaugarriak

  • Curriculum-Egokitzapen garrantzitsua eskatzen du.
  • Pedagogía Terapeutikoa espezialitatea duten 2 irakasle tutore.
  • Gelan laguntzaile bat egon ohi da.
  • Ikasleek dituzten arazoen larritasunaren araberako ratioa gela bakoitzeko 4-5 ikaslera mugatzen da.
  • Curriculuma garatzeko material eta ekipamendu berezia behar du.Ikastetxe arruntean integraturiko espazio fisiko propioa eskatzen du, bertanhezkuntza-zereginaren zati bat planifikatu eta gauzatu ahal izateko.
  • Espazio amankomunak, ordutegiak, eskola-ihardunaren banaketa eta egutegia,kokaturik dagoen ikastetxe arruntarekin elkarbanatzen ditu.

Metodologia

Aurretik aipaturiko oinarriak kontutan hartuz hurrengo txoko edo lan egiteko esparruak antolatzen dira:

  • Lanerako txokoa : Oinarrizko trebetasunak lantzen dira ,arlo ezberdinak  izaten dituzten proiektu orokorren bidez ( matematikak, komunikazioa , inguruenaren ezaguera,..).Proiektu hauek bere interesen inguruan eta  helduen bizitzarako behar dituzten edukien araberan programatzen dira.
  • Irakurmena eta idazmena prentsa tailerraren bitartez ere lantzen da.
  • Informatika
  • Sukaldaritza tailerra
  • Gozaria , etxeko bizitza , komunikazioa,...
  • Ingurunearen erabilera : inguru hurbilerako irteerak , erosketak , garraioen erabilera,..Astero egun batean irteerak egiten dira ( ingurune hurbila , beste irteerak , garraioen erabilera , erosketak,...)
  • Jolasteko txokoa , Plastika , Irudimena,...
  • Ortu tailerra / Lorezaintza
  • Liburutegia
  • Hezkuntz fisikoa  / Piszina
  • Ikus-entzun
  • Giza-trebetasunak eta norberaren autonomia lantzeko bakoitzaren gaitasunen araberan programatzen dira edukiak eta jarduerak.
  • Institutoko kideekin Integrazioa bultzatzeko hainbat  egoera proposatzen dira : arloetan egindako integrazioa, alderantzizko integrazioa , kideekin tutoretza,…

Ebaluaketa

  • Etengabeko  ebaluaketa , jarraipen indibiduala.
  • Gurasoentzako txostenak hiruhilabetero.
  • Gurasoekin elkarrizketak (beharrezkotzat jotzen denean, eta gutxienez hiru aldiz urtero.


Einika
Jantokiko Menua



Legal Oharra / Aviso Legal