EUS CAS
Barandiaran Institutua Leioa
Hemen zaude: Hasiera / Proiektuak / Hezkidetza

Proiektuak

Hezkidetza


Arduraduna 2020-21 ikasturtean

  • Iratxe Laurrieta

Definizioa  eta justifikazioa

Neska eta mutilen arteko berdintasuna modu espezifikoan eta aldi berean zeharkako ardatz gisa txertatzea bereizgarri duen hezkuntza gisa, “neska-mutilak genero femeninoa edo maskulinoa alde batera utzita hezten dituena, hots, sexu desberdintasunetik abiatuta hezten dituena, beren banakotasunaren garapena bultzatuta, baina gizarte sexista batetik sexu batekoa edo bestekoa izateagatik betetzeko eskatzen zaizkien rolak kontuan izan gabe”

Gizarteko edozein eremuan badakigu gizonezko jaiotzeagatik abantaila eta pribilegio batzuk daudela eta emakumeentzako, ordea, zailtasunak eta desabantailak direla nagusi esparru publikoan eta pribatuan duten egoerari dagokionean.

Azkenengo hamarkadetan egoera aldatzen joan da. Berdintasun ezaren kontra lan egiteko erakunde asko lan egiten ari dira oreka bat lortzeko, hau da, gizonezkoen egoerari kalterik egin gabe, emakumeek emakume jaiotzeagatik bizi duten bisibilitaterik eza eta indarkeria ezabatzeko. Hezkuntzari dagokionez, argi dago hezkuntza sistemaren lana ezinbestekoa da sexuen arteko benetako berdintasuna lortzeko.

Helburu orokorrak eta helburu espezifikoak 2020-2022  epealdian

  • Sexismoaren aurrean pentsamendu kritikoa lantzea.
    1. Irakasgai guztietan erabiltzen diren materialak genero ikuspegitik aztertzea.
  • Ikasleek emakumeen jakituriaren integrazioa eta haien ekarpen soziala eta historikoa ezagutzea.
    1. Irakasgai guztietan izen handiko emakume nagusiak ezagutzea.
    2. Emakumeek zientzia eta teknologiari egindako ekarpenei buruzko ikerketa txikia egitea.
    3. Kristalezko sabaia, soldata arrakasta eta lanaren sexu-banaketa bezalako kontzeptuak ikastea.
  • Hizkuntzaren erabilera ez-sexista orokortzea.
    1. Institutuan erabiltzen diren komunikazio bideetan hizkuntzaren erabilera ez-sexista bermatzea.
    2. Testu-liburuetan eta materialetan erabiltzen den hizkuntza aztertzea.
    3. Hizkuntzaren bilakaera aztertzea.
  • Gatazken eraldaketa baketsua ezagutzea eta martxan jartzea.
    1. Inguruneko kultura-produktuetan maskulinitaten eta feminitateen eraikuntza aztertzea eta berdintasunezko maskulinitateei buruz eta feminitate ahuldunei buruz hitz egitea.
    2. Hezkuntza emozionala lantzea.
    3. Autodefentsa feminista eta maskulinitate berriak ezagutzea
  • Autonomia pertsonala eta independentzia ekonomikoa aztertzea etxeko eta lanbide-esparruetan.
    1. Sexuaren araberako ikasketen  eta lanen aukeraketari buruz hausnartzea.
  • Ikastetxearen espazioetan, eskolaz kanpoko jardueretan eta jarduera osagarrietan neska eta mutilen parte-hartzea bermatzea.
    1. Institutuko espazioetan mahai-jolasak eta harremanetarako lekua bermatzea.
    2. Institutuaren kantxa erabilera banatzea.
  • Berdintasunezko hezkuntza afektiboa eta sexuala lantzea.
    1. Nerabezaroko aldaketa fisiologikoak eta psikologikoak ikastea eta fisiologia maskulinoa eta femeninoa ezagutzea.
    2. Edertasunaren eredu estetikoa aztertzea.
    3. Norberaren gorputza komunikazio-eta plazer gisa onartzea. Ekarmen erotikoan gustuen aniztasuna errespetatzea. Harreman pertsonaletan eta sexualetan etika transmititzea. Sexu- eta erreprodukzio-osasunaren arloko baliabideak hurbiltzea. Pornografia emakumeen kontrako indarkeriatzat jotzea.
    4. Transgeneroen errealitatea ezagutzea eta aztertzea.
  • Ekamumeen aurkako indarkeriaren prebentzioa lantzea.
    1. Klaustroari formakuntza eskaintzea.
    2. Familiei formakuntza eskaintzea.
    3. Azaroaren 25an, Emakumeen aurkako indarkeriaren egunean, institutuan kanpaina bat aurrera eramatea.
    4. Interneten emakumeen aurkako indarkeria egoera aztertzea.
  • Hezkidetza plana institutuko dokumentazio planean gehitzea.
    1. Hezkidetza plana Urteko planean, AJA-n eta PAT-ean gehituko dira.

 







Legal Oharra / Aviso Legal