Erasmus+ Proiektuaren arduradunak 2019-2020 ikasturtean
XXI. mendeko euskal gizartea eleaniztuna da, eta ikastetxeok herritar eleaniztunak prestatu behar ditugu ezinbestean. Ildo horretan, informazio- eta komunikazio-teknologiak eta pertsonen mugikortasuna gero eta garrantzitsuagoak diren mundu honetan, hizkuntza ofizialak menderatzeaz gain, beharrezkoa da hizkuntza global deitzen direnetako bat edo batzuk jakitea, pertsonen arteko ezaguera eta kulturen arteko ulermena hobetzeko .(Heziberri 2020)
Gure ikastetxea europear zein nazioarteko proiektuetan lanean ibili da 20 urte baino gehiagotan zehar.Honez gain, gure ikastetxeak eraldaketa bat aurreikusten du hurrengo urteetarako metodologia berriak eta teknologia berrien inguruan. Erronka berriztatzaile hauen eskutik, nazioartekotasuna bultzatu eta sendotu nahi dugu , gure ikasleen oinarrizko zein disziplinarteko konpetentziak era esanguratsuan garatzeko asmoz.
Testuinguru honetan aurten bi proiektu garatuko ditugu ikastetxean:
Ekimen honek materialen partekatzea eta ikasle eta irakasleen bidaiak izan ditu aurreikusita (6 ikasle eta bi irakasle herrialde bakoitzera) baina egungo egoeraren aurrean ekintza asko momentuz online izango dira:, ikasleen arteko kontaktua online, facebook kontu bat, webgune bat, mugikortasunaren astea ospatu, errezeta liburu bat etab. Ardatza talde lana izango da ahal den neurrian proiektu honetan ere(lantaldeak osatu, ekimenak garatu, elkartu, eztabaidatu…)
Ikasleen Erasmus+ K229 proiektu hau gainera mugikortasunaren inguruan egingo da, gure zentruan ardatza den AG30eko gaiak txertatuz,beste proiektuak egiten duen bezalaxe: osasuna, kirola, besteak beste . Parte hartuko duten ikastetxeak hurrengo hauek dira:
Proiektu hau irakasleen mugikortasunari dagokio (praktika onak behatu, ikastaroak jaso eta irakaskuntza praktikak)
“Praktika onen behaketa” atalean 5 irakaslek hartuko dute parte, eta “Irakaskuntza” atalean irakasle batek. Ikastetxe partehartzaileak honako hauek dira: LYCÉE PROFESSIONNEL ANDRÉ JURÉNIL (Frantzia), GYMNAZIUM POD SVATOU HOROV (Txekiar Errepublika), CONVITTO NAZIONALE REGINA MARGHERITA (Italia), BARANDIARAN BHI .
“Ikastaroak” atalean 6 irakasle murgilduko dira eta hauek dira ikastaroen gaiak eta herrialdeak: INNOVATIVE APPROACHES TO TEACHING (Finlandia), FLIPPED CLASSROOM (Txekiar Errepublika), SETAM (Txekiar Errepublika), EFFECTIVE CLASSROOM MANAGEMENT STRATEGIES (Italia), (”STRUCTURED EDUCATIONAL VISIT TO INSTITUTES AND TRAINING SEMINAR FOR TEACHERS Finlandia).
Ekimen honek zenbait ekintza aurreikusten ditu: irakasleen prestakuntza bidaia, ikasleen arteko kontaktua online, ikasleen bidaiak eta azken produktua, liburu birtual bat guztion ekarpenak batuko dituena. Metodologiaren ardatza talde lana izango da (lantaldeak osatu, ekimenak garatu, elkartu, eztabaidatu…)
Ikasleen Erasmus+ K229 proiektu hau gainera elikaduraren inguruan egingo da, gure zentruan ardatza den AG21eko gaiak txertatuz, jasangarritasuna, osasuna, besteak beste . Parte hartuko duten ikastetxeak hurrengo hauek dira:
FOSBOS-Bayreuth (Alemania) ,IIS ISA CONTI ELLER VAINICHER (Lipari, Sizilia), IES INSTITUT OLIVAR GRAN (Figueres) eta BARANDIARAN BHI.
Proiektu bi hauen ardatz komunak honexek dira: