Proiektuaren koordinatzailea 2020-2021 ikasturtean
Ikasturte honetan eskaera berritu dugu eta duela bi ikasturte hasitako Irakurketa Planarekin jarraituko dugu. Halaber, gure konpromisoa berritzen dugu, batez ere gure komunikazio-hizkuntzan esparru akademikoan, euskaran, eta baita eleaniztasunean ere. Horri esker, aurten ere gainera, laguntzaile kanadar bat izango dugu ingeleseko eskoletarako, frantsesa atzerriko bigarren hizkuntza gisa, ingelesezko irakasgaiak eta ikastetxean dauden lau hizkuntzen tratamendu integratuko programa.
Irakurketa Plana ikasleen irakurketa-gaitasuna hobetzeko da, batez ere, baina ahozko komunikazio-gaitasuna, hitzik gabeko komunikazio-gaitasuna eta komunikazio-gaitasun digitala lortzeko lagungarri ere bada, ulermenezko ekintzak estu lotuta baitaude beste hizkuntza gaitasunekin eta elkarri eragiten baitiote: irakurri egiten da eta gero idatzi, irakurritakoari buruz hitz egiteko irakurtzen da, ahozko aurkezpena prestatzeko irakurtzen da... Gainera, irakurketaren gainean irakasleek nahiz hezkuntza-komunitateko gainerakoek egiten duten lana gidatzeko balio behar du.
Ikasleen irakurtzeko gaitasuna garatzeko ezinbestekoa da denak elkarrekin koordinatuta eta programatuta lan egitea. Hori dela-eta, Irakurketa Planaren zeregina zera da, eskolak irakurketari ematen dion tratua antolatu eta artikulatzea, helburu argi eta zehatzetan oinarrituta. Honakoa lortu nahi da: