Bizikidetzarako hezkuntza, honek garrantzia handia baitu hezkuntza-komunitateko kide guztien ongizatean, baita ikasleen garapen pertsonal zein sozialean eta haien errendimendu akademikoan ere, helburu bihurtu da.
Horregatik, hezkuntza-komunitateari dagokio era guztietako baliabideak jartzea aurreikus daitezkeen gatazka-egoerak prebenitzeko, eta, horrela, ikastetxeko giro ona erraztuko da, eskola-bizitza modu ordenatuan eta atseginean gara dadin, eta, horrekin batera, irakaskuntzan eta ikaskuntzan emandako denbora handituko da; horrek ikasleen arrakasta pertsonal eta akademiko handiagoa ekarriko du.
Hori dela eta, aurreikusteko moduko gatazka-egoerei aurre hartzeko mota orotako baliabideak hezkuntza-komunitateari sustatzea dagokio. Horrela, zentroko giro ona ahalbidetu eta eskola-bizitza era ordenatu eta atseginez jardutea lagunduko du eta, ondorioz, ikaste-irakaste prozesuari eskainitako denbora gehitzea ere bai, honek ikasleen arrakasta pertsonala eta akademikoaren onerako izango delarik.
JM Barandiaran BHI institutuan errealitate horrekiko sentikorrak gara, eta, horregatik:
Bizikidetzaren Behatokia bitartekaritza-organoa da. Funtsezko helburua elkarbizitza osasungarria eta prebentzio-ikuspegidun harreman egokiak eraikitzen laguntzea da. Foro hori BIZIKASI bizikidetza-programa berriari lotuta dago. Partaideak gurasoak, ikasleak eta irakasleak dira.