EUS CAS
Barandiaran Institutua Leioa
Hemen zaude: Hasiera / Proiektuak / Binakako Irakurketa

Proiektuak

Binakako Irakurketa


ZER DA BIKOTEKA IRAKURTZEN?

Irakurketa konpetentzia hobetzeko hezkuntza programa bat da. Ikasleekin eta familiekin berdinen arteko tutoretza programa batean datza.

PROIEKTUAREN IBILBIDEA

Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Grupo de Investigación sobre Aprendizaje entre Iguales (GRAI) (Institut de Ciències de l'Educació de la Universitat Autònoma de Barcelona) bultzaturiko programa da.

Berdinen arteko tutoretzan oinarritua dago: ikasle bikoteek antolatutako elkarrekintza gidoi baten bidez ikasten dute.

"Tutorea den ikasleak ikasi egiten du irakasteak ikasteko modu onenetakoa delako, eta tutorezatua den ikasleak aldiz ikasten du bere beharretarako etengabeko laguntza ematen zaiolako."

Programa honek berdinen arteko tutoretza, familiaren inplikazioa eta ikastetxeen arteko irakasle kooperatiboen sareen bitartezko formazioa uztartzen ditu.

BIKOTEKA IRAKURTZENEK DITUEN HELBURUAK

  • Irakurketa konpetentzia hobetu, batez ere irakurketaren ulermena, ikasleen arrakastarako ezinbesteko elementua izanik.
  • Ikasleen arteko kooperazioa edo elkarlan gaitasuna hobetu.
  • Irakasleei metodologi inklusiboak proposatu.
  • Ikastetxeen artean kooperazio lanerako Sarea eskaini; bertan Bikoteka Irakurtzen programan elkartrukatze eta elkar lana sustatuz.
  • Eskolako zereginetan familien inplikazioa areagotu.

HELBURUA LORTZEKO EGITEN DIREN EKINTZAK

Kurtso osoan zehar hainbat ekintza egiten dira helburuak lortzeko:

  • Irakasleen formazioa
  • Irakasleentzako mintegiak
  • Testu berrien sorkuntza
  • Gurasoen formazioa irakasleen aldetik eta familiaren kolaborazioa sustatu
  • Ikasleen formazioa egin: Bikoteka irakurtzen metodologia praktikan jarriz


Einika
Jantokiko Menua



Legal Oharra / Aviso Legal