1987an Leioako udalerrian, Bigarren Hezkuntzako Institutu baten beharra ikusita eta Leioako herriak hala eskatuta, J. M. Barandiaran institutua sortu zen. eraikuntza, berri eta modernoa, Euskal Herriko Unibertsitatearen campus-aren aurrez aurre eraiki zen.
Urte batzuk beranduago, 1996-97 ikasturtean, Erreformaren ezarpenak ekarritako behar berriei erantzun nahian, Barandiaran Behekoa, lehen Sakoneta izenez ezagutzen zen ikastetxea, jaio zen.