EUS CAS
Barandiaran Institutua Leioa
Hemen zaude: Hasiera / Proiektuak / Agenda 21

Proiektuak

Agenda 21


AE 21 Proiektuaren arduradunak 2019-2020 ikasturtean

  • Urtzi Muñoz

Eskola Agenda 21 proiektuaren xedea garapen iraunkorreranzko bidea jorratzea da, heziketaren bitartez eta eskola komunitate osoaren partaidetzarekin. Urtero gai bat jorratzen da. Aurtengo gaia “Plastikoa” izango da eta hiru esparrutan landuko dugu: kudeaketa, curriculuma eta partaidetza.

Eskola proiektua izanik zeharka landuko da gaia, hau da, hainbat ikasgai eta aldetatik. Era berean, gaur egun eskatzen diren hezkuntza gaitasunak lantzeko hari garraiatzailea izango da zenbaitetan.

Honen helburua den hiritar gazte kontzientziatu eta aktiboak lortzeko hainbat ekintza eramango dira aurrera ikasturtean zehar, esaterako:

  • Berrerabilpena eta birziklatzea
  • Gela txukuna
  • Gosari osasuntsua
  • Ortua eta zuhaitz landaketa
  • Hitzaldiak
  • Argazki lehiaketa eta erakusketa
  • Ikerketa proiektuak
  • Mugikortasun aktiboa


ESKOLA AGENDA 21. 2016-2017

 

KLIKATU HEMEN ARGAZKI GEHIAGO IKUSTEKO. imagen descriptiva

BEITU BA!, Gure institutuko sukaldariek ere sukaldean birziklatzen dute!
imagen descriptiva

Bai horixe! Neska mutil hauek ere, jantokian arduratzen dira kartoia eta plastiko birziklapenaz, guztiok pixka bat lagunduz gero, mundua hobetu ahal dugu!
imagen descriptiva

Beno ba, ea animatzen zareten tapoiak ekartzen, hauen bilketa gure institutuan hasi da eta. Kanpaina hau udal mailan antolatuta dago. Tapoi hauek bildu ostean, enpresa batera eramaten dira birziklatzeko eta honen truke ateratzen den dirua indarkeria jaso duten emakumeentzako etxebizitzak eta beharrezkoak diren gauzak ordaintzen dira. Hau da, TAPOIAK, birziklatzeaz gain, oso baliogarriak dira ere indarkeria jaso duten emakumeei laguntzeko.
imagen descriptiva

Institutuan Eskola Agenda 21eko logorik ez genuenez, Plastikazko irakasleak Eskola Agenda 21eko marrazki lehiaketa bat antolatu zuen logo polit-polit bat aukeratzeko.
Hona hemen saridunak.
imagen descriptiva

imagen descriptiva

imagen descriptiva

Zenbat artista dauden gure institutuan!
Hemen ditugu BIRZIKLATZE TAILERREAN aritzen diren lagun batzuk patioko horman bale bat margotzen, baina, ze artistak!

imagen descriptiva

Balea amaituta... birziklatzen ANIMATZEKO ...irakurri zer idatzi duten balearen goikaldean
“HOLANDAKO KOSTALDEAN LEHORRERATUTAKO 14 METROKO BALEAREN AUTOPSIAN 20 KILO PLASTIKO AURKITU ZUTEN”. Hau ikusita, badakizue, BIRZIKLA DEZAGUN!
imagen descriptiva

Berriro Birziklatze tailerrekoak , argazki honetan INGURUMENA ZAINTZEKO ideiak ematen: “KLIMA ALDAKETAREN AURREAN ELIKADURA JASANGARRIA”, bertoko eta sasoiko produktuak erosten animatzeko.
imagen descriptiva

Orain gogoratzen digute zer gertatzen ari den elefanteekin.
imagen descriptiva

Azkenenik, lehoien egoeraren berri ematen digute: “AZKEN 40 URTEOTAN GHANAKO LEHOIEN %90a DESAGERTU EGIN DA” , animaliak zaintzeko animatuz...
imagen descriptiva







Legal Oharra / Aviso Legal